VIDEOS ▶ ‘Feminismoak, Erbesteak, Narratibak’ jardunaldiak

VIDEOS ▶ ‘Feminismoak, Erbesteak, Narratibak’ jardunaldiak

Waste Lands: Lur suntsituak erakusketaren harira, San Telmo Museoak Feminismoak, Erbesteak, Narratibak jardunaldiak antolatu ditu gaurtik, martxoaren 21etik, ostegunera, martxoaren 23ra. Saioak 19:30ean hasiko dira eta doan izango dira.

Waste Lands erakusketako artista batzuk obren edukiak aztertuko dituzte eta haien sorterrietan pairatzen dituzten gatazken hausnarketa plazaratuko dituzte, testuinguru “suntsitu” horietan feminismoaren eta emakumeen papera ere aztertuz. Gainera, publikoak aukera izango du artistek eta adituek herrialde horien (Afganistan, Iran, Arabiar Emirerri Batuak, Libano, Palestina, Maroko…) errealitatearen inguruan duten ikuskera garaikidea ezagutzeko.

Piedad Solans komisarioak zuzendu du jardunaldia, eta programaren oinarria Tamara Abdul Hadi (Arabiar Emirerri Batuak, 1980) -Skype bitartez-, Amina Benbouchta (Maroko, 1963), Parastou Forouhar (Iran, 1962) eta Larissa Sansour (Jerusalen, 1973) artisten ahozko testigantza da, eta Gema Martín Muñoz (Madril, 1955) eta Fatna El Bouih (Maroko 1955) idazle eta teorialarien parte hartzea; programa osatzeko, dokumentazio digitala, Skype bidezko elkarrizketa Kinda Hassan (Beirut, 1984) artistarekin, bideoen proiekzioa eta testuen irakurketa izango dira.